Ezagutu dezagun Lesaka lehiaketako sariak banatu ditu Beti Gaztek

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 6a, 15:15

Ezagutu dezagun Lesaka lehiaketan parte hartu duten neska-mutikoetako batzuk, Beti Gazteko zuzendaritza batzordeki kideekin.

Herriari buruzko 30 galderei erantzun behar izan diete aurten  Lehen Hezkuntzako neska-mutikoek

Lesakako haurrek bere herria, ohiturak eta historia ezagut ditzaten Beti Gazte elkarteak Udalaren laguntzarekin urtero antolatzen duen Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketako sariak banatu zituzten ekainaren 3an Elkartearen egoitzan. Beti bezala, herriari buruzko 30 galderei erantzun behar izan diete parte hartu duten 49 neska-mutikoek.

 

A mailan (Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. Kurtsoko haurrak) lehen Maddi Zubieta Eneterreagak eskuratu du, eta bera izan da maila guztietan erantzun gehien eman dituena, gainera (29,5 puntu). Bigarren saria Maddi Hoyos Iguzkiagirrek eskuratu du, hirugarren Beñat Criado Arruabarrenak eta laugarrena Ekhi Rojo Rodriguezek.

B mailan (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. kurtsoko neska-mutikoak), lehen saria Naiara Ubiria Sunsundegik eskuratu du, bigarrena Julen Ubiria Sunsundegik, hirugarrena Beñat Eskudero Garmendiak eta laugarrena Zuriñe Yuste Piak.

C mailan (LHko 5. eta 6. mailakoak), azkenik, Iraia Etxarte Telletxeak eskuratu du lehen saria, Jon Ander Ruiz Sarasolak bigarrena, Orti Arotzena Portuk hirugarrena eta Ainhize Garro Las Herasek laugarrena.

Herriko dendetan ikasketa materiala erosteko bonoak lortu dituzte saridunek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun