Ermuako Jon Idigoras nagusitu da Lesakako IV. Margo Azkarreko lehiaketan

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 6a, 09:37

Lehiaketan parte hartu duten margolari gehienak, sari banaketaren ondotik.

30 margolari helduk eta 13 haurrek parte hartu zuten hirugarren edizioan

Elias Garralda zenaren omenez Beti Gazte elkarteak, Udalaren eta Lesakako Zerbitzuen Elkartearen laguntzaz laugarren urtez antolatutako margoketa azkarreko lehiaketa egin zen ekainaren 5ean Lesakan. 30 margolarik parte hartu zuten helduen lehiaketan eta bertze 13 haur ere karrikaz karrika hedatu ziren, beraien margolanak egiteko.

 

Margolanak entregatu ondotik, beraien margolanak ikusteko aukera izan zen Alondegiko arkupetan. Arratsaldean banatu zituzten sariak Mari Jose Capdequi, Lesakako Zerbitzuen Elkarteko ordezkariak eta Jose Luis Sunsundegi, Beti Gazteko presidenteak.

Umeen artean, Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailako ikasleen artean, lehen saria Ainize Martinez Olazabal izan zen eta bigarrena Amaiur Martinez Olazabal ahizpa bixkia. LHko 3. eta 4. mailako ikasleen artean, Nahia Pumar Iturriotzek eraman zuen lehen saria eta Kattalin Txoperena Lacarrek bigarrena. Lexuri Arotzena Portuk epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuen. LHko bosgarren eta seigarren mailakoen artean, lehen saria Gazika Yustek eskuratu zuen eta bigarrena Sara Txoperena Lacarrek.

Helduen artean, berriz, 500 euroko lehen saria Ermuako (Bizkaia) Jon Idigoras Mugertzak eskuratu zuen eta 300 euroko bigarren saria Castro Urdialeseko (Kantabria) Alipio Ruano Gonzalezek. Herriko margolariek egindako margolan onenari emandako 150 euroko saria, Alejandro Ordokik eskuratu zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun