Batxilergo eta Heziketa Zikloen bukaera ospatu dute Toki Ona Institutuan

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 3a, 12:14

Ikasle eta irakasleak Merezimendu Orlak banatu ondotik.

Ane Igoak eta Asier Osesek Ohorezko Matrikula-diploma ere jaso dute

Berako Toki Ona institutuan Batxilergo eta Hezikieta Zikloak bukatu dituzten ikasleek “Merezimendu Orla” jasotzeko ekitaldia egin zen, Berako Kultur Etxean maiatzaren 27an. Ekitaldi berean Ohorezko Matrikula-diploma ere jaso zuten Ane Igoa Migeltorena eta Asier Oses Gainza ikasleek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun