Larunbatean, zaldiz egiteko 4-5 orduko ibilbidea proposatu dute Bortzirietako mendietan barna. Ez da beharrezkoa aitzinetik izen ematea eta aski da larunbat goizeko 9etarako parkean agertzea. 18 kilometro luze eta 1.000 metroko desnibela izanen du ibilbideak.
Gero, partehartzaileentzako bazkaria izanen da. Larunbat arratsaldean, parkean zaldiendako egokituta dagoen eremuan, igandean eginen den lehiaketarako entrenatzeko aukera izanen dute zaldunek eta zaldiek. Larunbat arratsean mexikar afaria izanen dute eta afalondoan, mariatxi-karaokea, abeslari onenentzat sariekin.
Igande goizeko 11etatik aitzinera, Irrisarri Land hipika lehiaketa eginen da, oztopo-ginkana, zapiaren jokua eta lanza eta palio jokuekin. Nahi duten zaldun guztiek parte hartu dezakete.
Lehenbiziko saria, Yrisarri Jauregia hotelean bi pretsonendako gau bat pentsio erdian izanen da; bigarren saria, IrriSarri Land aterpean bi pertsonendako gau bat pentsio erdian eta hirugarren saria, Jauregia jatetxean bi pertsonendako menua. Horretaz gain, zaldirik ederrenaren jabeak bi SuperEmoZiona esperientzia izanen ditu saritzat.