Etxebizitzari buruzko azterketaren datuak aurkeztuko ditu Berako Udalak

Ttipi-Ttapa 2016ko maiatzaren 23a

Etxebizitzaren gaineko azterketa azbala egin du Berako Udalak.

Maiatzaren 25ean, asteazken arratsaldeko 7etan Beralandetan

Berako udalak etxebizitzaren gaineko azterketa egin du azkeneko hilabeteetan. Alde batetik etxe hutsak, bertzetik aurri edo ruina egoeran daudenak eta etxebizitza beharraren gainean inkesta bat ere egin da. Azterketa hauen orain arteko emaitzen aurkezpen publikoa asteazkenean, maiatzaren 25ean, 19:00etan Beralandetan eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun