Berriz ere Udalbiltzan sartzeko eskaria egin du Berako Udalak

Ttipi-Ttapa 2016ko mai. 20a, 07:21

EHBilduko sei zinegotziek eta Herrirako hiruk bat egin dute eskariarekin

Udalbiltza Partzuergoarekin bat egitea, bere estatutuak onartzea eta bertan sartzeko eskaera luzatu du Berako Udalak, gehiengo osoz azken udal batzarrean hartutako erabakian. Hain zuzen, EHBilduko 6 zinegotziek eta Herrirako hiruk bat egin dute eskariarekin. UPNkoa eta Herrirako German Castillo abstenitu egin dira.

Udalbiltza Partzuergoarekin zein bere estatutuekin bat egitea eta bertan sartzeko eskaera luzatzeko espedienteari hasiera eman zion Udalak martxoaren 10ean egindako osoko bilkuran gehiengo osoz. Bai estatutuak eta bai espedientzea hamabortz eguneko epean jendaurrean jarri zituen Udalak eta epea pasa ondoren ez dute inolako alegaziorik aurkeztu. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun