Iruñean izandako azken sexu erasoa salatzeko elkarretaratzea egin dute Arantzan

Ttipi-Ttapa 2016ko mai. 19a, 09:15
Arantzako udal ordezkari eta langileak eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateko langileak gaur goizean.

'Genero indarkeriarik ez' lelopean plazan bildu dira Arantzako udal ordezkari eta langileak, baita Bortzirietako Euskara Mankomunitateko teknikari eta langileak ere. Joan den asteburuan Iruñean izandako sexu erasoa salatzeko egin du deialdia Arantzako Udalak.

Ustezko erasoa igande goizaldean gertatu zen Iruñeko Donibane auzoan. Ustezko bi erasotzaileek 20 urteko emakumezko bati eraso zioten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun