Jose Luis Etxegarai alkateak aipatu duenez, «aurten zahar etxeak 39.000 euroko balantze negatiboa izan du, eta hitzarmena onartu izan balitz, 42.000 euro gehiagoko gastua izanen luke. Eta ezin dugu urtero 100.000 euroko galerak gure gain hartu, hori ez da jasangarria».
Horregatik eskatu omen dituzte estudio horiek, langile bakoitzeko dagoen bizilagun kopurua aztertu, Zahar Etxearen beharrak ikusi eta aukera ezberdinak lantzeko. Gaur egun Zahar Etxea beterik dago, eta 40 bizilagunetatik 11 bakarrik omen dira lesakarrak. Zahar Etxeak mantenimendu lanak ere behar dituela gogoratu du Etxegaraik.
LAB sindikatuak salatu duenez, «Patronatuak Zahar Etxea pribatizatu eta Zahar Etxeko okupazioa kendu nahi du, kalitatezko zerbitzu publikoei eraso boritz batekin». Hori dela eta, elkarretaratzeak egin dira igandean eta astelehenean. Patronatuak erabiltzen duen argumentua, «Zahar Etxeak galera ekonomikoak dituela da (zerbitzu publiko guztiek bezala), eta horregatik ez duela legezsinatu zen lan hitzarmena aplikatu nahi. Baina honen gibelean dagoena alkateak eta Patronatuko lehendakariak harturiko erabaki ideologiko eta politiko bat da, eskuineko alkatetza batek benetan bilatzen duena zerbitzu publikoak pribatizatzea delako», LABen erranetan.