Maiatzak 20, ortzirala
Asteburuari hasiera emateko, Jon Abrilek zuzendutako Neskatoak dokumentalaren emanaldia izanen da, 19:00etan, Eskolzarren.
Beranduago, 23:30ean, AZ/DZ taldearen emanaldia izanen da, La Villa ostatuan. Talde honek AC/DC talde australiar mitikoaren bertsioak egiten ditu.
Maiatzak 21, larunbata
Goizetik hasiko dira ekitaldiak, gaita ikasleak ibiliko baitira karrika buelta emanez 10:00etatik aitzinera.
Tenore berean, goizeko 10:00etan, eskolako Haur Hezkuntzako ikasleek Juan Carlos Pikabea margolari lesakarrarekin landu duten proiektua aurkeztuko dute. Pikabea bera bertan izanen da, eta 12:00ak bitarte ikasleek egindako lanak ikusi ahal izanen dira. Erakusketa irekia egonen da hurrengo egunean ere, goizeko 10:00etatik 12:00ak arte.
Eguerdiko 12:00etan herriko dantzarien saioa izanen da, hori ere herrian barrena.
Arratsaldeko 6:00etan, Baratzondon, eskolako ikasleek antzerki emanaldia eskainiko dute. Urtero bezala, azken hilabeteotan eskolan antzerkia lantzen aritu dira, emozio hezkuntzako programaren barrenean, eta horren emaitza eskainiko dute, Argitxuri herria izeneko antzezlanarekin.
Ondotik, 19:30ean, triki-pintxo poteoa izanen da, Biltokitik hasita.
Maiatzak 22, igandea
Goizeko 11:00etatik 18:00ak arte merkatua izanen da frontoian. Bertan aukera izanen da bigarren eskuko puskak erosteko (liburuak, CDak, DVDak, jostailuak, apaingarriak, bitxiak…), baita sendabelarrak, postreak, baratzeko puskak, arraultzeak eta abar luze bat ere.
Aitzineko asteetan antolatzaileak etxez etxe ibili dira merkaturako puskak eskatzen, eta dagoeneko ari dira guztia antolatzen, merkatuaren bosgarren edizio honetarako. Aurten bilduko den dirua bi proiektutarako erabiliko da: auzoetako errotulazioa akautzeko eta eskolako emozio hezkuntzaren programarako.
Arratsaldeko 3:30etik aitzinera La Villa atarian DJ Barglash arituko da, eta 17:30etik aitzinera opilak izanen dira.