Larunbat eguerdian haurrentzako kamixeta tailerra izan zuten. Bakoitzak bere kamixeta eraman eta norberak estanpatzen ikasi zuten Herri bazkariaren ondotik, magia ikuskizuna izan zuten Miaouren eskutik. Segidan, kontzertu akustikoa eskaini zuten Lesakako Izenik gabekoak taldeak eta Mmàtarrak taldeak (inoreneroni-ko partaideak). Pettik ere bere diska berriko bizpahiru kanta abestu zituen.
Taupadak lokalean margo erakusketa ere zabaldu zuten larunbatean, Alaitz Alberdi, Joseba Agirrezabalaga, Iñaki Rifaterra, Ramon Zabalegi, Estitxu Lukas, Zilo (Weisses Fleisch), Gato Urbistondo, Kemen, Omar K San, Hodei Hernando, Jabi Fagoaga, Julieta Metralleta eta bertze zenbait egileren lanarekin. Hilabete osoan egonen da ikusgai. Ikusi nahi duenak, 645 013213 telefonora deitu behar du aitzinetik.