Maiatzaren 19an, ortzegunean, 10:00etan Ura antzezlana eskainiko dute Labiaga ikastolako LHko 5. mailako ikasleek eta 12:00etan Desberdinak baina berdinak antzezlana Ricardo Baroja Eskola Publikoko LHko 5. eta 6. mailako ikasleek. Hemen ere euro 1 ordaindu beharko da sarrera. Ortzegun arratsaldean nahi duen guztiarentzako ateak zabalik izanen dira eta lehenik, 18:00etan Desberdinak baina berdinak eskainiko dute Ricardo Barojako ikasleek eta ondotik Ura Labiagakoek. Sarrera 2 euro ordaindu beharko da.
Maiatzaren 20an, ortziralean, 10:00etan, Jesusen Bihotza ikastetxeko LHko 5. mailako ikasleek Indarkeria antzezlana eskainiko dute eta 12:00etan Sendaliburua Haur Hezkuntzari zuzendutako antzezpena eginen dute. Sarrera euro 1 kobratuko dute. Ortziral arratsaldeko 6etan hasita, denentzako ateak zabalik izanen dira Kultur Etxean eta berriz ere Indarkeria taularatuko dute Jesusen Bihotzako ikasleek. Sarrera 2 euro kobratuko dute.