Berako bestetako bilera irekia eginen dute maiatzaren 17an

Ttipi-Ttapa 2016ko maiatzaren 16a

Joan den urtean, garai bateko tanborrada berreskuratzeko lehen saioa egin zuten Beran. Aurten ere egiteko asmoa dute.

Astearte arratsaldeko 6:30ean Beralandetan

Berako bestak prestatzeko bilera irekia eginen dute maiatzaren 17an, astearte arratsaldeko 6:30ean Beralandetan. Aurtengo bestetan, danborrada bat egiteko asmoa dago ea bertan parte hartu nahi izanez gero, bilerara joateko edo Kultur Etxean jakinarazteko (948 631222) eskatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun