Lesakako "Andra Mari"Zahar Etxeko Patronatuak, hurrengo astelehenerako bilera bat deitu du Zahar Etxearen kudeaketa pribatizatzeko proposamenarekin eta Zahar Etxearen okupazioa jeistea planteatuz.
Erabaki honen arrazoia Aurreko Patronatuarekin sinatu zen Lan Hitzarmena aplikatu nahi ez izateagatik sarturiko salaketa izan da. LAB sindikatuak, garbi utzi nahi ordea honen gibelean Zahar Etxea pribatizatzeko erabaki ideologiko politiko bat dagoela.
Ondorioz, sindikatuak kudeaketa publikoan sinesten duelako eta bere iritziz pribatizazioak langile eta zerbitzuarentzat ondorio kaltegarriak ekarriko dituelako, hurrengo egunetan mobilizazioak eginen dire:
Hasteko, bihar,igandea, 12:30etan Lesakako Beheko plazan Onin errekaren inguruan kontzentrazio bat eginen da.
Astelehenean ere bilera den momentuan bertze kontzentrazio bat eginen dela iragarri du LAB-ek. Asteleheneko hitzordua zehazteke dago.