Berako Musika eskolak hainbat emanaldi antolatuko ditu hilabete honetan

Ttipi-Ttapa 2016ko mai. 12a, 07:29

Isidoro Fagoaga udal musika eskolako ikasleek hainbat emanaldi eskainiko dituzte egunotan.

Lehenbizikoa, pop-rock taldearena, ortziral honetan 17:00etan

Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak entzunaldiak antolatu ditu hilabete osoan. Maiatzaren 13an, ortziralean pop-rock entzunaldia izanen dute; maiatzaren 17an haize-instrumentuko entzunaldia, 18an gitarra entzunaldia, 20an trikitixa-akordeoi entzunaldia, 24an piano entzunaldia, 25ean perkusio entzunaldia eta 31n biolinarena. Emanaldi guztiak 18:00etan izanen dira Musika Eskolan, lehenbizikoa izan ezik (17:00etan).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun