Larunbat eguerdiko 12:00etan haurrentzako kamixeta tailerra izanen dute (5 euro). Bakoitzak bere kamixeta ekarri eta norberak estanpatzen ikasiko dute. 14:00etan bazkari herrikoia antolatu dute. Txartelak 6 eurotan salgai daude Izarra okindegian. 16:00etan magia Miaouren eskutik. Segidan, kontzertu akustikoa eskainiko dute Lesakako Izenik gabekoak taldeak eta Mmàtarrak taldeak (inoreneroni-ko partaideak). Petti ere handik ibiliko da eta diska berriko abesti pare bat ere joko omen ditu primizian.
Taupadak lokalean margo erakusketa ere zabalduko da, Alaitz Alberdi, Joseba Agirrezabalaga, Iñaki Rifaterra, Ramon Zabalegi, Estitxu Lukas, Zilo (Weisses Fleisch), Gato Urbistondo, Kemen, Omar K San, Hodei Hernando, Jabi Fagoaga, Julieta Metralleta eta bertze zenbait egileren lanarekin.