Artedramak eta Huts Teatroak emanaldia eskainiko dute maiatzaren 14an Beran

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko maiatzaren 11

'Etxekoak' antzezlaneko protagonistak.

‘Etxekoak’ antzezlana ikusgai izanen da larunbat arratseko 8etan Kultur Etxean

Artedrama eta Huts Teatroa taldeen eskutik Etxekoak antzezlana ikusgai izanen da maiatzaren 14an, larunbat arratseko 8etan Berako Kultur Etxean. Berako Euskara Batzordeak eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Kultur Batzordearen eta Nafarroako Antzoki Sarearen laguntzaz antolatutako emanaldira sartzeko 6 euro ordaindu behar da.

 

7 urte ondoren, Jon Gerediaga (idazkeran) eta Ander Lipus (zuzendari eta aktore moduan), berriz elkartu dira antzerki lan hau eskaintzeko.

Ezin da edonor etxean sartu. Hala dio legeak. Maddik Mamadou maite du. Halaxe dio bihotzak. Etxekoak antzezlana istorio pertsonal batetatik abiatzen da.

“Itsasoaz bestalde maitemindu nintzen. Atzerriko lagunarekin egoteko aukera bakarra ezkontzea izan zen. Eta hor hasi zen dena: burokrazia, paper administratiboak, joan- etorri zenbatezinak, elkarrizketak kontsuletxean… urtetako erokeria eta zentzugabekeria hutsa”.

Esperientzia honetatik abiatuz, egungo gizarteak eta estatuek sortu eta eraiki dituzten muga eta lege absurduen kritika egitera doaz antzezlan berri honekin. Etxekoa/kanpokoa dikotomian gaur egun hain presente dugun inmigrazioaren gaia jorratuko dute.

Erlazionatuak

"Etxekoak" antzezlana bihar, Beran.

Xorroxin irratia 2016 mai 13 Bortziriak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun