Bortzirietako Abesbatzen I. Topaketa egin dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2016ko mai. 10a, 08:56

Azken abestiak hiru abesbatzek elkarrekin kantatu zituzten, Isabel Lacarren zuzendaritzapean. Argazkia: Rafael Eneterreaga

Giltzarri Abesbatzarekin batera, Ainhoako Atsulai eta Avilako Voces de Gredos aritu dira kantari konbentuko elizan

Giltzarri Abesbatzaren 20. Urteurreneko ospakizunen barrenean, Bortzirietako Abesbatzen I. Topaketa antolatu zuten maiatzaren 7an Lesakan. Konbentuko elizan, Giltzarri Abesbatzarekin batera, Ainhoako Atsulai eta Avilako Arenas de San Pedro herriko Voces de Gredos abesbatzak aritu ziren kantari.

 

Lehenik, bakoitzak bere emanaldia eskaini zuen eta azkenean, hiru abesbatzek batera, Isabel Lacar zuzendari zutela, Aita Donostiaren Zeruan eder ilargia eta Josu Elberdinen O Rex Gloriae abestu zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun