Maiatzaren 13an, ortziralean, 21:00etan eta Baskulan, Xumar Altzugarai lesakarrak ekoitziriko Benan mendia arnas dokumentala eskainiko dute.
Biharamunean, maiatzaren 14an, Arantzako I. Mendi Lasterketa antolatu dute. 10:00etan abiatuko da lasterketa eta 16,7 kilometrokoko luzera eta 1.200 metroko malda duen ibilbidea izanen du. Illurdi, Ekaitza eta Ibintza mendietako kaxkoetan barna pasatuko dira korrikalariak.
Lehenbiziko hiru emakumezko nahiz gizonezkoentzat izanen dira sariak. Lehenengo saria txapela eta 120 euro; bigarren saria 80 euro, eta hirugarren saria 50 euro. Xabier Zubieta saria ere izanen da, duela 9 urte mendian zendu zen herriko mendigoizalearen omenez. Ekaitzako tontorretik pasatzen den lehenbiziko korrikalari bortziriarrak jasoko du aipaturiko saria.
Arantzako produktuekin hornituriko saskiak ere zozketatuko ditugu parte-hartzaileen artean. Aitzinetik izena eman behar da www.menditzulia.com edo www.kirolprobak.com webgunean. Parte-hartzaile kopuruan muga paratu dute eta 200 lasterkari onartuko ditugu.
Arratsaldeko 6:30ean, eskoletako gimnasioan, mendi lasterketen inguruko solasaldia izanen dute Aritz Egea eta Oihana Kortazar lasterkariekin. Arratsaldean zehar, haurrentzako jolasak izanen dira frontoian eta ilunabarreko 8etan, Keu Agirretxe&Fignuh Experience-ren kontzertua izanen da Aterpen.
Maiatzaren 15ean, Arantzako VIII. Mendi Itzulia eginen dute herria inguratzen duten mendietatik barna. 7:00-7:30ean abiatuko den ibilbideak 26 kilometro inguru ditu eta 1.600 metroko malda du. Zinez, inguru paregabeekin gozatzeko aukera, Arantzako mendi zirkua osatuz: Izu, Ibintza, Ekaitza, Mendieder, Illurdi,Mendaur (aukeran), Zepuru eta Bulatxiki mendietatik ibilbide zirkularra izanen dute. Egunean bertan, edo aitzinetik ere izena eman daiteke, www.menditzulia.com web gunean.
Mendi lasterketa, Ekaitza Elkarteak eta Arantzako Udalak antolatu dute eta Mendi itzulia, berriz, Ekaitza Elkarteak. Babesleak Nafarroako Mendi Federazioa, Martiko, Berria eta Trail dira. Herriko eta inguruko hainbat komertzio, ostatu, jatetxe eta zerbitzuk lagundu dute.