Argazki digitalak Lesakakl udal-barrutian egin beharko dira, JPG kalitate goreneko formatoan eta ralliaren hasieran txartela hutsik izan beharko dute argazkilariek. Maiatzaren 22an, igande goizeko 9etatik 10etara egin beharko da izen ematea Beti Gazte elkartean. 10 euro ordaindu beharko da izen ematerakoan, baina 16 urte baino guttiago dutenek doan parte hartzen ahal dute. Partehartzaile bakoitzak, gehienez, 36 argazki entregatu ahalko ditu, kontuan hartuz, behin deskargatu eta gero, “Hasierako kontrol” eta “Akaberako kontrol” argazkiak eman beharko dituela ere. Ralliaren akaberan, 13:00etatik 14:00 arte argazkiak deskargatuko dira Beti Gazte elkartean.
Lehiakide bakoitzak gai bakoitzeko argazki bat hautatuko du eta maiatzaren 29a baino lehenago betigaztefoto@gmai.com helbidera bidali beharko ditu. Ahantzi gabe parte hartze zenbakia eta hautatutako argazki zenbakia aipatu behar dituela, argazki bakoitzean lehiaketa gaia adieraziz.
Epaimahaia profesionalez eta antolakuntzaren kide batez osatuta egonen da eta apaia www.betgazte.net webgunean argitaratuko da, argazki onenak bezalaxe. Sari banaketa eta irabazleen argazki emanaldia Beti Gazte elkartean eginen dira ekainaren 4an, 19:00etan.