Arantzako mendi lasterketako bideoa

Ttipi-Ttapa 2016ko mai. 4a, 11:26

Maiatzaren 13, 14 eta 15ean mendiarekin loturik hainbat ekitaldi eta jarduera osagarri izanen dira Arantzan.

Hiru egunez ekitaldi saila izanen dira: maiatzaren 13an Benan, mendia arnas dokumentala ikusgai izanen da. Maiatzaren 14an Arantzako I. Mendi Lasterketa goizez, eta arratsaldean mendi lasterketen inguruko solasaldia Aritz Egea eta Oihana Kortazar lasterkariekin eta haurrentzako jolasak. Maiatzaren 15ean, azkenik, Arantzako VIII. Mendi Itzulia eginen da.

Mendi lasterketari begira prestatu dute bideo hau. Aipatu, aitzinetik eman behar dela izena: www.menditzulia.com edo www.kirolprobak.com-en.

Mendi itzulian parte hartzeko www.menditzulia.com webgunean eman daiteke izena, edo egunean berean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun