Duela bi urte Avilara joan ziren kantatzera Giltzarrikoak eta orain, bixita itzuliko diete.
Hogeigarren urteurrena ospatzen ari den Giltzarri Abesbatzarekin batera, Avilako Arenas de San Pedroko Vocea de Gredos eta Ainhoako Atsulai abesbatzak ariko dira
20. urteurreneko ospakizunekin segitzen du Giltzarri Abesbatzak. Duela bi aste, 150 neska-mutiko bildu zituen Haur Kantarien Topaketan, joan den astean XX. Mendeko musikari buruzko koru tailer arrakastatsua egin zuen Enrique Azurza zuzendari famatuarekin eta orain, maiatzaren 7an, Arenas de San Pedroko Voces de Gredos Abesbatza (Avila, Espainia) eta Ainhoako Atsulai Abesbatza (Lapurdi), Giltzarri Abesbatzarekin batera komentuko elizan ariiko dira kantari larunbatean 20:30ean.
Duela bi urte Avilara joan ziren kantatzera Giltzarrikoak eta orain, bixita itzuliko diete.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.