- Nor da Goiatz Iturbide?
Etxalarko gazte kirolzale eta bestazale bat. - Nolatan piztu zitzaizun surferako afizioa?
Ttikitatik gustatu izan zait baina duela bi urte, urtero Hossegorren ospatzan den surfeko munduko ligako proba bat ikustera joan nintzen eta orduan pentsatu nuen hori egiten saiatu behar nuela. - Zein da taula gainean zutik mantentzeko sekretua?
Kirol guztietan bezala orduak sartzea. - Zenbat ur trago egin behar dira olatu bat hartzerako?
Hasieran aunitz eta orain ere baten bat bai! - Etxalarrek ez du itsasorik….
Ez du ez... eta aunitzetan Hendaia edo Donostiara joateak pereza ematen du baina beno... behin tabla kotxean sartzen duzularik... - Bertze afiziorik baduzu?
Bai, BMXan ibiltzen naiz eta eskiatzea ere aunitz gustatzen zait. - Zer ematen dizu bakoitzak?
BMXak lagunekin ongi pasatzea eta leku berriak ezagutzea batez ere. Surfean aritzearen hoberena naturarekin kontaktuan egiten den kirol bat dela da. - Bestarako lekurik aproposena?
Etxalar dudarik gabe. - Oroitzapen onak ekartzen dizkizun kantu bat?
Su ta gar-en Itxaropena - Gorrotatzen duzun animalia bat?
Sugeak, betitik gorrotatu izan ditut. - Amets bat?
Bat? lagunekin batera Australiara joatea tablarekin eta BMXaz gozatzera.