Frontoia estaltzeko lan hauek berez joan den urtean hastekoak baziren ere, gauza batengatik edo bertzearengatik gibeleratu da obra.
Ezkerreko paretaren gibeleko aldean panelak jartzen ari da Conslau enpresa
Udal pilotalekua estaltzeko lanen lehen fasean hasiak dira. Zehazki, ezker paretaren gibeleko aldea estaliko dute, euriaz eta haizeaz babesteko panel batzuk jarriz. Conslau enpresa hasia da lanak egiten, 75.300 euroko aurrekontuarekin. Hilabetea bukatu baino lehen lanak bukatzea espero dute. Lehen fase honen ondotik, bigarren fasea geldituko litzake, hain zuzen errebote aldea eta harmailen aldea neurri batean estaliz.
Frontoia estaltzeko lan hauek berez joan den urtean hastekoak baziren ere, gauza batengatik edo bertzearengatik gibeleratu da obra.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.