Maiatzaren 3a baino lehen eskuratu behar dira txartelak jubilatu elkartearen egoitzan
Ama eta amonen eguneko bazkaria antolatu du aurten ere Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak. Maiatzaren 8an eginen dute elkartearen egoitzan, baina txartelak maiatzaren 3ra arte eskura daitezke leku berean, 20 euro ordainduz. Menuan, kroketak, entsalada epela, legatza, izozkia eta pastak izanen dituzte, ura, ardoa, kaba, kafea eta likoreekin bustia.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.