Mobilizazio honen arrazoia bikoitza da, alde batetik azken urteetan errepide honetan eman diren lan istripuak salatzea, eta bertze aldetik «egunero bai lanean, edo gure egunerokotasunean hemen bizi garenontzat errepide honek duen arriskuaren aintzinean konponbideak eskatzea da».
Horregatik egun horretan Nafarroako gobernuari eskatuko diote, behingoagatik hemen dagoen arazoari aintzin eginen dion konponbide bat bilatzeari ekin diezaion. Ortzegun arratsaldeko 7etan Berako Zalain auzoan Irunerako norabidean dauden bi gasolindegian parean eginen dute elkarretaratzea.