Adimen emozionalari buruzko hitzaldia eskainiko dute Beran apirilaren 28an

Ttipi-Ttapa 2016ko apirilaren 26a

AFANeko psikologo batek emanen du zaintzaileei zuzendutako hitzaldia Beralandetan ortzegun arratsaldeko 5:30ean 

Adimen emozionala: Senideak norbere onetik ateratzeko zorian izeneko hitzaldia eskainiko dute apirilaren 28an, ortzegunean 17:30ean Beralandetan, zaintzaileei zuzendua. 

AFANeko psikologo batek emanen du ikastaroa eta Alzheimerra duten pertsonekin eguneroko elkarbizitzari aurre egiten ikastea, estresatzen gaituzten egoeren aurrean bertze ikuspegi bat garatzea, gure emozioak ulertzea eta onartzea, portaera trebetasunak ikastea eguneroko egoeren aurrean eta umore sena garatzea landuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun