Aurten, merkatuan bilduko den dirua banatu eginen da. Erdia auzoen errotulazioa akautzeko izanen da, herriko eta Berrizaungo panelak egitea falta baita. Bertze erdia eskolarentzat izanen da, emozio hezkuntzako programa diruz laguntzeko.
Aitzineko aldietan bezala, oraingoan ere merkatuan salduko diren puskak herritarrek beren borondatez emanak izanen dira. Gisa honetako gauzak eskatzen ditu batzordeak:
• Etxeko produktuak: baratzeko puskak, plantak, eskejeak, arraultzeak, mermeladak, eztia, dultzea, kontserbak, ilarra, gaztak, likoreak, reposteria, postreak, kroketak…
• Senda-belarrak, ukenduak, txaboiak
• Esku-lanak: zareak, bitxiak, pinturak, laboreak...
• Jostailuak, ipuinak, DVDak, CDak, bideoak…
• Etxeko tresnak, ontziak, erramintak, apaingarriak…
• Bertzerik gogoratuz gero, antolatzaileetako bati komentatzen ahal diozue.
Herritarrek bueltan hartzen ahalko dituzte egun horretan saltzen ez diren beren puskak. Bertzela, Paris 365 proiektura joanen dira, edota zabor biltzaileari emanen zaizkio.
Maiatzeko lehen egunetan merkatua antolatzen ari den taldeetako kideak etxez etxe ibiliko dira, informazioa emanez. Merkatua behar bezala prestatzeko, antolatzaileek maiatzaren 15erako jakin beharko lukete etxe bakoitzetik zertsu emanen duten. Halere, puskak azken egunera arte eramaten ahal dira merkatura.