Maiane Sanchez Peruarena Beratarrak irabazi du "Irakurketa Instant batean" argazki lehiaketa

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko api. 22a, 21:33

Maiane Sanchez Peruarenaren "Edan nazazu" argazkia

Berako Herri Liburutegiak eta Berako Kultur Batzordeak antolatutako "Irakurketa instant batean" Argazki lehiaketako  Epaimahaiak saridunak jakitera eman zituen  apirilaren 22an, ortziral arratsaldean Berako liburutegian izandako ekitaldi berezi batean

Maiane Santxez Peruarena, 14 urteko beratarrak, Edan nazazu lanari esker irabazi du lehen saria (e-book bat), Iruñeko Javier Yarnoz Sanchezek lortu du bigarren saria (liburu sorta bat) Adaptado a los tiempos lanarekin.

Erran bezala, ortziral arratsaldean Berako Liburutegian  banatu dira sariak  eta lan saridunak ikusgai egonen dira bertan maiatzaren 6ra arte.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun