Nafarroako Esnearen Ligako Berako taldea apirilaren 25ean bilduko da

Ttipi-Ttapa 2016ko apirilaren 22a

Nola hasi elikadura osagarriarekin bularra ematen dudan bitartean? gaia landuko dute astelehenean 17:00etan Beralandetan

Nafarroako Esnearen Ligako Berako taldearen hurrengo bilera apirilaren 25ean, astelehenean 17:00etan eginen dute Beralandetan. Nola hasi elikadura osagarriarekin bularra ematen dudan bitartean? galderari erantzuna ematen saiatuko dira.

Bilera irekiak eta doakoak dira, interesa dutenentzat eta haurrak ere ongietorriak dira. 

Talde honen hurrengo bilera maiatzaren 23an, astelehena 17:00etan izanen da. Lanera itzultzekoa naiz. Edoskitzearekin jarraitu dezaket? gaia landuko dute.

Bilera guztiak Beralandetan izanen dira, irekiak eta doakoak. Aipatu bezala, haurrak ere ongietorriak izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun