Kostako Bidean Deba eta Markina lotuko ditu Beti Gazte mendi taldeak

Ttipi-Ttapa 2016ko apirilaren 21a

Kostaldeko mendi, bide eta bidaxketan barna ibiliko dira Beti Gazteko mendizaleak igandean.

Apirilaren 24an eginen dute irteera Lesakako mendizaleek eta gaur izanen da izen emateko azken eguna 

Santiago Bidea kostaldetik egiteari ekin zion joan den urtean Beti Gazteko mendi taldeak. Lesaka-Hondarribia, Hondarribia-Donostia eta Donostia-Zarautz etapak egin zituen eta aurten bide horri segida ematen hasi da. Martxoaren 20an, Zarautz eta Deba arteko zatia egin zuten eta apirilaren 24an Deba eta Markina lotuko dituzte, Gipuzkoa eta Bizkaia.

 

Deba eta Markina arteko zati horrek 24,3 kilometro ditu eta 5-6 ordutan egiteko asmoa dute. Apirilaren 24an, igande goizeko 6:45ean abiatuko dira Plaza Zaharretik autobusean eta buelta ere autobusean eginen dute, Markinan bazkaldu ondotik. Informazioa eta izen emateak apirilaren 21era bitarte egin daitezke Patxi Oteizari (676 789990) edo Jesus Mari Zapirain-i deituta (676 575107). Bazkideek 32 euro ordaindu beharko dute (bazkaria eta autobusa) eta gainerakoek 35 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun