Liburuaren Eguneko argazki lehiaketaren sariak banatuko dituzte ortziralean Beran

Ttipi-Ttapa 2016ko apirilaren 20a

Aitzinetik, Letren bidaia emanaldia eskainiko dute Estitxu Mentaberrik eta Maria Agirrek

Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, Letren bidaia emanaldia eskainiko dute apirilaren 22an, ortziralean 17:30ean liburutegian. Estitxu Mentaberrik eta Maria Agirrek bidaiak, olerkiak, sormena eta testu irakurketak uztartzen dituen emanaldi elebiduna eskainiko dute. Ondotik, Irakurketa instant batean argazki lehiaketako sari banaketa eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun