4nek musika taldearen kontzertua apirilaren 22an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2016ko apirilaren 19a

4nek taldeak kontzertua eskainiko du ortziral arratsean Harriondoan.

Harriondoan joko dute ortziral arratseko 10:30etik aitzinera

4nek taldeak kontzertua eskainiko du apirilaren 22an, ortziralean 22:30ean Lesakako Harriondoa Kultur Etxeko Txokobiko aretoan. Joseba San Sebastian herritarrak baxua jotzen du talde honetan.

Taldekideak

Juanpa Agirre (ahotsa, Etxarri Aranatz): Akelarre, ETBko saio ezberdinetan, Iheitza, Kontraesaka, Monkey Band, Sonykete, Kaixo, Jator…

Joseba San Sebastian (baxua, Lesaka/Lakuntza): Alex Ubago, Sen, Rogelio Botanz, Trikitake, Kristina eta Amaia, Zukutu Band, Ane eta Piratak…

Imanol Goikoetxea (gitarra, Urdiain): Alex Ubago, La oreja de Van Gogh, Gozategi, Iheitza, Trikitake…

Xabi Zubeldia (teklatuak, Tolosa): Akelarre, Marruma, Basajaun, Mikel Garikoitz& Denali, ETBko hainbat saiotan, Zirika…

Juanma Urriza, Boli (bateria, Berriozar): Skalariak, Khurare, Alberto Arteta Grup, jazz hainbat proiektuetan… Jean Mari Ecay, Ara Malikian…

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun