Bigarren eskukoen merkatu ttikia antolatu du aurten ere Berako Labiaga ikastolak

Ttipi-Ttapa 2016ko apirilaren 19a

Apirilaren 24an eginen da, igandean 09:00etatik 15:00etara kiroldegiaren aitzinean 

Berako Labiaga Ikastolako Guraso Taldeak bultzatuta, bigarren eskukoen merkatu txikia antolatuko dute apirilaren 24an, igandean 09:00etatik 15:00etara kiroldegiaren aitzineko eremuan. Eguraldiak lagunduko ez balu, Altzateko frontoian eginen litzateke.

Ikastolaren izenean postu bat jartzeko asmoa ere badute. Horretarako, materiala bildu nahi dute. Merkatu honetan edozeinek parte hartzen ahal du. Horretarako, bakoitzak bere postua jarri beharko du (mahaia eta behar duen guztiarekin). Postua jartzeagatik, Ikastolari 10 euro ordaindu beharko zaizkio. Norberaren baitan egonen da postua bakarka edo bertze norbaitekin osatzea.

Postua jartzeko interesa dutenek, Ikastolako idazkaritzara deitu behar dute (948 630172), izena emateko. Merkatuan bigarren eskuko materiala bakarrik saltzen ahal da (jolasak, arropa, liburuak, etxeko tresnak, altzariak…). Materialaren prezioa norberak jarriko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun