Tantirudantza jaialdiak 160 dantzari ttiki bildu ditu Lesakan igandean

Ttipi-Ttapa 2016ko api. 18a, 11:44

Dantzari guztiek elkarrekin egindako kalejirarekin bukatu zen Tantirudantzako plazako saioa.

Lesakako Tantirumairukoez gain, Zumaia, Getaria eta Tolosako ttikiak aritu dira dantzan

Tantirumairu Euskal Folklore dantza taldeak, Lesakako Udalaren laguntzaz antolatuta Tantirudantza jaialdia ospatu da apirilaren 17an Lesakan. Herriko Tantirumairu dantza taldeko 90 bat neska-mutikoekin batera, Zumaiako Txori txiki dantza eskola, Getariako Gure Txeru eta Tolosako Udaberri taldekoak aritu dira. Ikusi argazkiak

 

Ohi den bezala, kanpotik etorritako taldeak kalejiran ibili ziren herriko karriketan barna, bakoitzak bere ibilbidea eginez eta leku jakinetan saioak eskainiz.. 12:15ean Zubigainekoa dantzatu zuten herriko dantzari ttikiek, normalean Sanferminetan bakarrik ikus daitekeen dantza agertzeko, bai bisitariei, baita herritarrei ere.

Ondotik plazan bilduko zire lau taldeak saioa eskaintzeko. Denak elkarrekin kalejiran bukatu zuten saioa. Kanpoko dantzariak herrikoen etxe eta elkarteetara zoan ziren bazkaltzera eta arduradun eta musikariek ere elkarrekin bazkaldu zuten. Alde horretatik, Tantirumairu euskal folklore taldeak eskerrak eman nahi izan dizkie beraien etxeetan kanpotik etorritako haurrak bilduz eta zainduz lagundu duten gurasoei.

Bazkalondoanm plazan Porru DJ-a haurrentzako erromeria izan zen eta dantzan eta kantuan gustura ibili ziren neska-mutikoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun