Kontzertuaren lehenbiziko zatian Errenteriakoek kantatuko dute eta bigarrenean denak batera ariko dira. Lesakako Tantirumairu ikastolako eta Irain eskolako, Berako Jesusen Bihotza ikastetxeko, Igantziko musika eskolako eta Elizondoko Abesbatzako neska-mutikoak ariko dira kantari. Kontzertuaren ondotik, gastuei aurre egiteko zozketa bat ere eginen da eta berendua izanen dute kantariek
Giltzarri Abesbatzaren 20. Urteurrena
Giltzarri Abesbatzak 20 urte bete ditu eta hori ospatzeko, larunbateko topaketaz gain, bertze zenbait ekitaldi ere prest ditu. Honela, apirilaren 23an, XX. mendeko musika koru tailerra eskainiko du Enrique Azurza, nazioarte mailan ospe handia duen abesbatza zuzendari eta irakasle tolosarrak. 76 lagunek eman dute izena eta goiz-arratsaldez ariko dira lanean Harriondoan.
Maiatzaren 7an, Espainiako Avilako eta Ainhoako Atsulai abesbatzekin topaketa eginen dute komentuko elizan, 20:00etan. Urte bukaeran ere bertze kontzerturen bat emateko asmoa dute, baina horren berri zehatza aitzinerago emanen dute.