Apirilaren 21ean Gasteizera bidaia antolatu du Lesakako San Fermin elkarteak

Ttipi-Ttapa 2016ko api. 8a, 07:35

Txartelak apirilaren 14a arte eskura daitezke egoitzan 

Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak Gasteizera bidaia antolatu du apirilaren 21erako. Txartelak apirilaren 14a arte har daitezke egoitzan, 35 euro ordainduz (Añanako sarrerak barne direla).

 

Plazatik 08:00etan abiatu eta bidean geldituko dira gosaltzera. Añana-Gesaltzan erromatarren garaiko gatzagak ikusiko dituzte eta gero Gasteiz bisitatuko dute. Bazkaria La Bilbaina jatetxean eginen dute eta bazkalondoan erabakiko dute Gasteiz bisita­tzen segitu edo herrirako bueltan Tolosaldean gelditu.

Bertze aldetik, otsailaren 15ean jokatu gabe gelditu zen mus txapelketa apirilaren 18an, 17:00etan hasita jokatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun