Euskal Herriko itzuliaren kronika protagonisten adierazpenekin

Xorroxin irratia 2016ko api. 7a, 13:26

Euskal Herriko itzulia eskualdean izan zen apirilaren 6 eta 7an. Asteazkena, egun lasaia  izanan zela aurreikusten bazuten ere, eskualdean sartuta aztoramena hasi zen Euskal Herriko itzulian.  Piedadetik beheitirakoan ehiztarientzat eta tropeleko gizonik azkarrenentzat, lehia bizia hasi zen. Azkeneko indarrak xahutzeko momentuan,  gogotik egin behar izan zuten lan hortaz, Lesakako etapa bereganatzeko. Dimension Data taldeko Stephen Cummingsek (DDD) etapako azken bihurgunean jo zuen erasoak bere fruituak eman zizkion britainiarrari. Orika taldeko Simon Gerrans eta Trek-eko Fabio Felline atzean utzi zituen azkeneko metroetan ideien argitasuna eta indarrean nagusitasuna erakutsiz.  Xorroxin irratiak ere garailearen hitzak hartu ahal izan zituen helmugara iritsi berritan. Horrez gain, Haimar Zubeldia Usurbildarrak, Amets Txurrukak eta Neil Stephensek ere hainbat solas eskaini zizkigun.

Hementxe, apirilaren 6ko kronika. 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun