Apirilaren 8ko Ate Irekien Jardunaldiarekin hasi da Bidaziren apirileko agenda

Ttipi-Ttapa 2016ko api. 7a, 09:17

Bidaziren denda ezagutzeko aukera izanen da ortziral arratsaldean.

Apirilaren 16 eta 17an Geobiologia ikastaroa eskainiko du Jabier Petralandak Beralandetan

Bertze gisako produkzioa eta kontsumoa bultzatu nahiean, bizi-kalitate osasuntsu eta jasangarriago bat lortzeko bidean, Bidazi elkartearen proiektua ezagutzeko Ate Irekien Eguna egin zuen ortziralean Alkaiagako egoitzan.

 

Apirileko lehen ekitaldia izan da Bidazi Koperatiban. Apirilaren 16 eta 17an Geobiologia ikastaroa antolatu dute Jabier Petralandarekin Berako Beralandetan. Izen emateko info@bidazi.org helbide elektronikora idatzi behar da apirilaren 12a baino lehen. Ikastaroaren prezioa 60 eurokoa da. Ikastaroaren xedea hau da: «ikasi nola toki konkretu batean lurrak (geos) izaki bizidunengan (bios) duen eragina aztertzen».

Apirilaren 23an, larunbatean, txorien kantak aditzeko ateraldia eginen dute Arantzan. Izena ematea info@bidazi.org helbidean egin behar da apirilaren 20a baino lehen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun