Oneka marrazoa ikuskizuna apirilaren 10ean eskainiko dute Beran

Ttipi-Ttapa 2016ko api. 6a, 07:32

Duela aste batzuk Doneztebeko kiroldegian ere sarrera guztiak agortu zituen 'Oneka marrazoa' ikuskizunak.

Kultur Etxean igande arratsaldeko 5etan hasiko den emanaldirako sarrera guztiak agortuak daude

Ene kantak taldearen Oneka marrazoa haurrentzako ikuskizuna antolatu du Labiaga ikastolak apirilaren 10ean, igandean 17:00etan Kultur Etxean. Sarrera 5 euro ordaindu behar zen, baina gaurgero txartel guztiak agortuak daude.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun