Urteko batzarra deitu du Berako Gure Txokoa elkarteak apirilaren 9rako

Ttipi-Ttapa 2016ko apirilaren 5a

Iamoteneako egoitzan, larunbatean 19:30ean lehen deialdian eta 20:00etan bigarrenean

Urteroko moduan Berako Gure Txokoa elkarteak bere bazkideei deialdia zabaltzen die apirilaren 9an Iamoteneako egoitzan eginen den Ohiko Batzar Orokorrean parte hartzeko. Lehenbiziko deialdia larunbatean 19:30ean izanen da, eta 20:00etan, bigarrena.

Gai ordenari dagokionez, hasteko, 2015eko maiatzaren 20ko Batzar Orokorreko akta irakurriko da, eta bazkideek onartuko dute, ontzat jotzen badute. Ondotik, sail ezberdinetako arduradunekin batera, 2015eko ekintzen inguruan solastuko da, 2015eko kontuen balantzea aztertuko da, eta 2016rako aurreikusiak dauden ekintzak aipatuko dira, bertzeak bertze. Azkenik, galde-eskeen txanda izanen da batzarrari bukaera emateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun