Berako Mendi Maratoi Erdiaren ibilbidea ezagutzeko kedada eginen dute apirilaren 3an

Ttipi-Ttapa 2016ko apirilaren 1a

Berako Mendi Maratoi Erdiaren ibilbidea ezagutzeko aukera ona izanen dute korrikalariek.

Igande goizeko 9etan gelditu dira eta saioa bukatzerakoan, partehartzaileentzat aldagelak eta dutxak izango dira

Apirilaren 3an, Berako Mendi Maratoi Erdiaren ibilbidea ezagutzeko aukera izanen da. Rikardo Baroja eskola ondoan kokatzen den irteera puntutik aterako dira kirolariak igande goizeko 9etan eta ibilbide osoa eginen dute. Edonorentzat irekia, Manttaleko lasterkarien laguntza izanen dute partehartzaileek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun