2015eko irailaren 24ean batzarrean alkatearen izenean egin zen eskaera eta orain berretsi egin du erabakia Herriko Etxeak, deialdi hori bertan behera uztea eskatuz. Batzar hartan, Berako liburutegi arduradunaren lanpostuaren hizkuntza perfila plantilla organikoan aldatzea eta euskara merezimendu gisa izan beharrean derrigorrezko izatea jartzea eskatu zuten eta horren ondotik, lanpostua betetzeko deialdi berria onestea, non euskara jakitea betebehar gisa egon behar den.
Orain arte Nafarroako Gobernuak ez dio erantzunik eman Berako Udalak eskatu zionari, baina halere, udalri iruditzen zaio lanpostu deialdi hura zuzenbide osoz deusez dela, konstituzioaren babesa duten askatasunak eta eskubideak urratzen dituelako, baldintza berdintasunean funtzio publikoetan sartzeko eskubidea, zehazki.
Horregatik, Udalak lanpostua betetzeko deialdia ofizioa berrikustea eskatu du, zuzenbide osoz deuseztasuna aitortzeko eta ofizioz berrikuste hori idapidetzen den bitartean, Nafarroako Gobernuaren zerbitzuko Berako liburutegiko arduradun izateko lanpostua oposizio-bidez betetzeko deialdia etetea, hautagaiei sor liezazkiekeen kalteak saihesteko.