Lesakako Gazte Eguna ekintzaz betea dator apirilaren 2an

Ttipi-Ttapa 2016ko martxoaren 29a

Lesakako gazteek egitarau zabala prestatu dute larunbaterako.

Bazkaltzeko orduan, bazkari autogestionatua edo Buruztanka menua izanen dituzte aukeran 

Lesakako Gazte Asanbladak Gazte Eguna antolatu du apirilaren 2rako eta horretarako egitarau zabala prestatu dute, ostatu ezberdinetan eskainiko diren kontzertuekin borobilduko dena.

 

Larunbat goizeko 9etan Gosaria eginen dute Buruztanka Gaztetxean. 9:30ean Diana Gaztetxeko Buruhaundi eta erraldoiekin Lesakako Gaiteroen laguntzaz. 10:30ean zirko tailerra Plazan. 12:00etan Anoetako Gaztetxekoei eta Debagoienako Bertso eskolakoei ongi etorria eskainiko zaie.12:30 Sormen sukaldaritza lehiaketa. Sukaldatzen ez dutenak poteoan joanen dira Lesaka eta Debagoienako bertsolariekin. 14:00etan bazkari autogestionatua 5 eurotan (taldeka zein bakarka sukaldaritza lehiaketan parte hartu eta norberak prestatutakoa bazkaldu) edo Buruztanka Menua, 8 eurotan, antolakuntzak prestatua. Bi kasutan ogia, edaria, postrea eta kopa kenduta, bertze guztia norberak ekarri beharko luke: platerak, edalontziak, kubiertoak… Arrano ostatuan apuntatzeko azken eguna martxoaren 30a da. 17:00etan Gazte Jokuak. 19:00 Elektropoteoa TTek elektrotxarangarekin. 23:00 Iseoren kontzertua. Ondotik Dj Loro. Kontzertuak ostatu ezberdinetan izanen dira.

Lesakako Gazte Asanbladak goizetik mozorrotuak etortzera gonbidatzen dute jendea eta norberak bere edalontzia ekartzea, “zaborrik gabe askkoz hobe!”.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun