Udaberriko Kontzertua eskaini dute Lesakako Musika Eskolako ikasleek

Ttipi-Ttapa 2016ko mar. 23a, 12:00

Musika tresnen taldeak eta abesbatzak elkarrekin hiru abesti eskaini zituzten emanaldia bukatzeko.

Martxoaren 22an, Harriondoa Kultur Etxean

Hiruhilabeteari bukaera emateko eta Aste Santuko oporrei ekiteko Udaberriko kontzertua eskaini zuen Lesakako Musika Eskolak martxoaren 22an Harriondoa Kultur Etxeko Txokobiko aretoan. Ikusi argazkiak

 

Musikariak bakarka, binaka eta taldeka igo ziren eszenalekura, batzuetan irakasleen laguntzarekin ere eta bukaeran, emanaldia borobiltzeko, musika tresna taldeak eta abesbatza ttikiak elkarrekin eskaini zituzten hiru abesti.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun