Sanferminetako kartel eta azal lehiaketara aurkeztutako lanak ikusgai Lesakan

Ttipi-Ttapa 2016ko mar. 23a, 07:40

Sanferminak prestatzen hasteko lehen urratsa emanen dute Lesakan: kartela eta programako azal eta kontrazalak aukeratu.

Gustukoenak bozkatzeko aukera ere izanen da Harriondoan martxoaren 24tik apirilaren 3ra

Lesakako Sanferminetako kartel, azal eta gibeleko azal lehiaketara aurkeztutako lanak ikusteko eta bozkatzeko aukera izanen da martxoaren 24tik apirilaren 3ra Harriondoa Kultur Etxean.

 

Aurkezteko epea bukatu ondoren, aurtengo Sanferminak iragartzeko 7 kartel, 9 azal eta 131 marrazki aurkeztu dira. Erakusketa–Bozketa martxoaren 24tik apirilaren 3ra izanen da Harriondoa Kultur Etxean honako ordutegi honekin: Martxoaren 24tik 27ra eta martxoaren 30etik apirilaren 2ra: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Martxoaren 28a eta apirilaren 3a: 10:00etatik 14:00etara. Martxoaren 29a itxita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun