Larunbatean Harriondoan izan ez zutenek martxoaren 25ean, Aterpe ostatuan ortziral arratseko 9etan antolatu duten afari musikatuan Txamukos taldea aditzeko aukera izanen dute.
Txamukos taldea
Gehien bat Bortzirietako musikariek osatzen dute Txamukos taldea. Mikel Iriarte, Xabier Arriola eta Egoitz Telletxea lesakarrak, lehenbiziko biak tronpetarekin eta hirugarrena baxuarekin aritzen dira. Arantzatik, berriz, Beñat Mitxelena akordeoiari soinua atereaz eta Jonkoldo Arburua kitarjole moduan. Taldeko ahotsa Fernando Otano da, hau urritixeagotik, Oibartik, etorria eta Karlos Senper lesakarra soinu teknikari moduan aritzen da. Julen Suarez lesakarrak tronpetarekin ordezkapenak ere egiten ditu eta diskan parte hartu du. Bai larunbateko emanaldian, baita diskan ere, Estitxu Pinatxo beratarraren ahotsa lagun izan dute.