Martikoko langileek 10 tona produktu eman dizkiote Nafarroako Elikagai Bankuari

Ttipi-Ttapa 2016ko mar. 18a, 13:09

Martikoko langileak eta Nafarroako Elikagai Bankukoak, janaria Berriozarko biltegira eramanen duen kamioiaren aitzinean,

Langileek opor egun bat erabili zuten gaur egun 34.900 erabiltzaile dituen erakundeari produkzioa eskaintzeko

Martiko enpresako langileek 10 Tona produktu eman dizkiote martxoaren 18an Nafarroako Elikagai Bankuari. Joan den otsailaren 26an elkartasun eguna egin zuten Martikon, eta langileek opor egun bat erabili zuten pate, mousse eta ahate-konfita bezalako produktuen 10 Tona produzitzeko.

 

Gregorio Yoldi, Nafarroako Elikagai Bankuko presidenteari eman zioten egun hartan produzitutakoa eta honek erran zuenez, gaur egun 34.900 erabiltzaile ditu bankuak (Nafarroako biztanlegoaren %5a) eta Martikoko langileen ekimena goraipatu zuen, «behar gehien duten pertsonekin, lanik ez dutenekin, gizarte bazterketa jasaten dutenekin eta oinarrizko beharrak ase ezin dutenekin elkartasun handia erakutsi dutelako». Horregatik, oroigarri bat ere eman diete langileei.

Urteko eta pertsonako 121 kilo janari banatzen omen ditu Elikagai Bankuak. Presidentearekin batera, operazio saileko Juan Antonio Julve eta Joaquin Lazkoz eta José Antonio Magno kamioi gidaria etorri dira Alkaiagara, produktuak jasotzera.

Nafarroako Elikagai Bankuan 179 bolondres ditu, 63 urteko banaz bertzeko adinarekin. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun