3-12 urteko haurrentzako antzerkia eskainiko dute martxoaren 20an Beran

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko martxoaren 18a

Patata Tropikalaren 'Azken eguzkilorea' ikusgai izanen da igande arratsaldean Berako Kultur Etxean.

Patata Tropikala antzerki taldearen Azken eguzkilorea antzezlana ikusgai izanen da igande arratsaldeko 5etan Kultur Etxean

Patata Tropikala antzerki taldeak Azken Eguzkilorea antzezlana taularatuko du Berako Kultur Etxean martxoaren 20an, igande arratsaldeko 5etatik aitzinera Berako Kultur Etxean. 3 eta 12 urte arteko haurrei zuzendutako emanaldia Ricardo Baroja eskola publikoko Guraso Elkarteak antolatu du, Berako Kultur Batzordearen laguntzarekin eta sarrera 3 euro ordaindu beharko da. Ikusi bideoa

 

Sinopsia

ONGI ETORRI Baserriko Kattalin, herrira jeitsi eta bere lagun guztiak desagertu direla ohartuko da.Herrian ez du gertatu denaz inongo erantzunik topatuko.

Beraz, adorez bete eta MARI Jainkosari galdetzera abiatuko da, nahiz eta basoan betirako arrapatuta geratu daitekeela jakin.

Hemendik aurrera, KATTALIN, Mitologian murgilduko da haziko den AZKEN EGUZKILOREA topatzeko. Bertan, MARI, BASAJAUN, TARTALO, GALTZAGORRIAK e.a. Ezagutuko ditu. Baita GAUEKO beldurgarria ere.

PATATA TROPIKALA ANTZERKI LABORATEGIAk berriz bertze abentura batean murgilduko gaitu. Bertan TXOTXONGILOAK, MASKARAK, Antzerkia, Umorea eta Irudimena dantzan ikusiko ditugu. Euskal Kulturaren adierazgarria den MITOLOGIA landuz era berritzaile batean.

Gidoia: Patata Tropikala Antzerki Taldea
 Zuzendaria: Iker Etxarri
 Antzezleak: Judith Povez, Iker Etxarri eta Maite Perea 
Atrezzoak: Iker Etxarri 
Dekoratuak: Patata Tropikala Antzerki Taldea
 Jantziak: Judith Poves
 Musika: Sergio Zurutuza
 Argi diseinua: Jaime Mayo (Junky)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun