Agurtzane Anduetzaren ‘Ekinox’ erakusketa zabaldu dute Beran

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko mar. 17a, 15:12

Agurtzane Anduetzaren 'Ekinox' erakusketa iragartzen duen kartela.

Kultur Etxean ikusgai izanen da Zugarramurdin bizi den artistaren lana, martxoaren 20tik apirilaren 3ra arte

Martxoaren 19an, larunbat arratsaldean ireki zen Berako Kultur Etxean Agurtzane Anduetza artistaren Ekinox erakusketa. Ondotik, martxoaren 20tik apirilaren 3ra izanen da ikusgai.

 

Asteartetik igandera (astelehenak itxia) irekiko ditu ateak Kultur Etxeak, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara (igande arratsaldetan itxia).

Udaberriko ekinozioa (2016/03/20) hartu eta ospatu nahi duen erakusketa da, Eguzkia ekuatorearekin ardatz elkarzuta sortzen duen istantea eta Lur osoan egunak eta gauak iraupen bera duena.

Tinta, margolan eta eskulturen bidez, fenomeno hau lantzen du oreka alegoria gisa, istanteko begirada eta etengabeko aldaketaren azpian dagoena. Bata argitasun eta iluntasun arteko etengabeko mugimenduaren pertzepzio pertsonala, bizitzako alderdi guztietan dagoena.

 

Agurtzane Anduetza

Agurtzane Anduetzari (Iruñea, 1960; Zugarramurdin bizi da) 15 urte zituela argazkilaritzaren grina piztu zitzaion eta bere laborategia muntatu zuen. Geroago, lohia eta marrazketarekin esperimentatu zuen. Eta ondotik, margolanetan, grabatuetan eta bertze medio batzuetan murgildu zen. Bere lana eklektikoa da eta serie edo instalazioetan taldekatzen da.

 

Erlazionatuak

Ekinox erakusketa

Xorroxin irratia 2016 mar 18 Bortziriak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun