Txamukos mariatxi taldeak bere lehen diska aurkeztuko du martxoaren 19an Lesakan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko martxoaren 16a

Txamukos mariatxi taldeak lehen diska argitaratu du.

Musika eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizuna eskainiko dute larunbatean 19:00etan Harriondoa Kultur Etxean

Txamukos mariatxi taldeak ‘Bidean topatuko gara’ bere lehen diska aurkeztuko du martxoaren 19an Harriondoa Kultur Etxean. Larunbat arratsaldeko 7etan hasiko den emanaldiralo sarrerak 5 euroan salgai dauden Telletxea, Xagu eta Legarra liburudendetan. Hori bai, sarreren dirua, bere osotasunean, Harriondoa Kultur Etxeko mantenurako izanen da.

 

Baina larunbatekoa ez da musika emanaldi hutsa izanen, antzezle talde batek bere emanaldia eskainiko baitu, musikariak lanean ari diren bitartean.

 

Udaberriko kontzertua eskainiko du Lesakako Musika Bandak

Ez da Lesakako Harriondon egunotan izanen den musika hitzordu bakarra. Lesakako Musika Bandak Udaberriko Kontzertua eskainiko du hilaren 18an, ortziralean, 20:30ean. Martxoaren 22an, asteartean 18:00etan Musika Eskolak eskainiko du hiruhileko bukaerako kontzertua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun